Evaren alabak, indakeria matxistari buruzko antzezlana

2022 / 11 / 15

Antzezlana azaroaren 27an, igandean, Zaldibar antzokian eskainiko da, eta bi saio egongo dira, lehenengoa 18:00etan eta bigarrena 19:00. Antzezlana euskeraz izango da, sarrera doan eta ez da gomendagarria 12 urtetik beherakoentzako.

Antzezlana gordina da, tamalez, errealitatea ere hala delako.

Indarkeria matxistaren biktimekiko errespetuz aritu nahi da, baina ikusleengan harridura sortuz.
Hiru egoera islatuko dira, hiru belaunalditatik. Esperientzia honen bidez, zenbait gertaerei eta gaur egun gizartean guztiz normalizatuta dauden egoerei garrantzia eman eta ikusarazteko aukera eta tartea eskaini nahi da.

Antzezlana 3 sketch-etan banatzen da, eta ikuslea, sketch batetik bestera, ibilbide bat eginez joango da.

Plazak mugatuak direnez, aurrez izena ematea komeni da: H@ZI – 943 71 44 07 – 943 71 46 88