Faktura elektronikoa
2015 / 02 / 162015eko urtarrilaren 15etik aurrera nahitaezkoa da hornitzaileek toki entitateei fakturak modu elektronikoan bidaltzea, eta hala da 25/2013 Legeak horrela arautzen duelako. Eskoriatzako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eremua erabiliko du bere fakturen sarrera puntu gisa, beraz, hornitzaileek Gipuzkoako Fakturen Sarrera Puntu Orokorra erabili beharko dute faktura bidaltzeko.
Toki entitate bakoitzak fakturak kudeatzeko kode bat izango du eta Eskoriatzako Udalaren kodea L01200343 da.
Eranskin honetan Faktura Elektronikoari buruzko xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dira eta informazio gehiago nahi duenak hemen kontsultatu ahal izango du:
- kontuhartzailetza@eskoriatza.eus
- Telefonoa: 727 702 348