Foru aldundiko udaleku eta gazte oporraldietarako izen ematea luzatu egin da.
2020 / 03 / 27COVID-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak udalekuetarako eta gazte oporraldietarako izen-emate epea luzatzea erabaki du.
Apirilaren 17a arte egongo da zabalik momentuz.
UDALEKUAK
7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako (2007– 2013 urte bitartean jaiotakoak) Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek elkarlanean urtero antolatu ohi dituzte udalekuak honako leku hauetara: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Gorliz,Lekeitio, Galdames, Legasa, Zugarramurdi,Zarautz, Orio, La Arboleda…
Beste urteetan bezala, udaleku horietara joateko izena banaka, binaka edo hiruko lagun-taldean eman daiteke.
Izena emateko aukera:
- Internetez :http://www.gipuzkoangazte.eus/ udalekuak
- Telefonoz: 943 714688 (9:00-14:00)
- Emailez: gazteria@eskoriatza.eus emailaren bitartez
GAZTE OPORRALDIAK
14 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa da (2003-2006 urte bitartean jaiotakoak). Zarautz (Surf-piragua) Orio (belauntzia) Araba (Gazte-Rock programa), , Doneztebe,Hondarrabia (arte eszenikoak eta antzerkia) Euskal Herrian eta kanpoan Menorca, Piles (Valencia), Benicassim (Castellón) dira besteak beste eskaintzen diren lekuak.
- Izena emateko aukera: • Internetez: http://www.gipuzkoangazte.eus/ gazte-oporraldiak•
- Telefonoz: 943 714688 (9:00-14:00)
- Emailez: gazteria@eskoriatza.eus emailaren bitartez