Foru Aldundiko udalekuak eta Gazte Oporraldiak

2022 / 03 / 15

UDALEKUAK

7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako (2009– 2015 urte bitartean jaiotakoak) Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek elkarlanean urtero antolatu ohi dituzte udalekuak honako leku hauetara: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Zarautz, Hondarribia, Bertiz, Orio, Legasa…

Beste urteetan bezala, udaleku horietara joateko izena banaka, binaka edo hiruko lagun-taldean eman daiteke.

Izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 21tik 29ra.

Bi bide hauetako bat erabili ahal izango dira izena emateko:

Telefonoa: 943 714407

GAZTE OPORRALDIAK

14 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa da (2005-2008 urte bitartean jaiotakoak).

Zarautz (Surf) Hondarribia (Antzerki) Araba (Gazte-Rock programa), Madrid, Guadalajara, Doneztebe, , Piles (Valencia), Benicassim (Castellón) dira besteak beste eskaintzen diren lekuak.

Izen ematea martxoaren 21etik 29ra izango da.