Gaba Baltza: beldurrak erre, iluntasuna bizi!
2024 / 10 / 24Kalabazak hustu, kandelak piztu… ohitura zaharrak berreskuratuz, Gaba Baltza urriaren 31n ospatuko da, baina aurretik ere zenbait ekintza egongo dira, girotzen hasteko.
Egunerokoarekin apurtu eta bestelako bizipenak izateko jai aproposa da; beldurrak uxatu eta iluntasunaz gozatzeko garaia. Udazkeneko egun gero eta ilunagoetan, urtearen heriotzak hildako senideen oroimenarekin bat egiten du. Aldi berean, iluntasunak sortzen duen zirrarak beldur-jolasetan jarduteko ilusioa pizten du.
Erritu zaharrak berpiztu baino berriak sortzen ari gara, bizipenak asko aldatu baitira. Iaz bezala, Eskoriatzako beldur-harrapakarixak haurren eta helduen beldurrak batzera etorriko dira.
Gaua, beldurra, gaztain erreak, gozokiak, mozorroak… badator Gaba Baltza herrira!
Egitaraua
Urriak 25, ostirala • Gaba Baltzeko arropa prestaketa. Informazioa
Urriak 28 eta 29 astelehen eta asteartea • Sukaldaritza: gaileta belduragarriak. Informazioa
Urriak 30, asteazkena • Eskulanak: Gaba Baltzerako apaingarriak. Informazioa
URRIAK 31, osteguna: GABA BALTZA
Goizean zehar herriko ikastetxeek plaza apainduko dute azken asteetan egin dituzten apaingarriekin. Eta arratsalde osoan, gaztaina-erreak egongo dira plazan.
17:30 GINKANA-ESKEA 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ekintza. Herrian zehar egindako ibilbidea, istorio bati jarraiki eta hainbat froga gaindituta bete beharko dutena. Gainditzen den froga bakoitzeko goxokiak eskuratuko dituzte.
17:30-18:30 MAKILAJE TXOKOA Makilaje postua egongo da mozorrotu edo ez aurpegia margotzeko. Haur, gazte zein helduek aukera izango dute itxura berri bat izateko.
18:00 ESKEA (Huhezitik plazara) 3 eta 7 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako ekintza. Ibilbidean dauden dendetan, goxokiak eskatuko dira. Eskerako esaldi hauek erabiliko dira:
• Xanguli manduli kikirrikii, eman goxokiak gurii!
• Ziria ala saria!
19:00 EKITALDIA PLAZAN
Arratsaldean zehar, norbere beldurrak idazteko edo marrazteko mahaia egongo da. Eta bertso-eskolakoen deia jasotakoan, Beldur-harrapakarixek denon beldurrak batu, eta sutan erreko dituzte. Beldur-harrakaparixak dantza taldeko kideen laguntza izango dute, beldur-erretze erritua gauzatzeko.
Festa amaitzeko, zezen-suzkoa plaza pareko errepidean ibiliko da.
Zezen-suzkoak su hotza erabiltzen du, baina erre dezake; horregatik, kontuz ibili behar da eta batez ere kontuz ibili behar dute haur txikiak dituzten familiek. Arropari dagokionez, komeni da kotoizko arropak, fraka luzeak, zapatilak eta burua eta eskuak estalita eramatea.