Gabonen atarian, Covid-19a geldiarazteko neurri berriak

2020 / 12 / 11

Lehendakariak abenduaren 10ean emandako 44/2020 Dekretuan, Covid-19ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratu ditu. Aldaketak bat baino gehiago dira, baina aipagarrienak, Gabon jaien ospakizunetan eragiten dutenak direnak. Hala nola:

  • Mugikortasuna: 22:00ak eta 06:00ak artean eten egiten da. Baina salguespena da abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gauetan. Bi egun horietan hasiera-ordua gaueko 01:30era arte atzeratuko da.
  • Konfinamendu perimetrala: EAEn pertsonak sartzeko eta ataratzeko mugak itxita mantenduko dira. Konfinamendu hori abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean kenduko da. Muga hori kendu egiten da baldin eta pertsonak senideen edo hurbileko pertsonen ohiko bizilekura joateko mugitu behar badira. Halakoetan, Dekretuaren eranskin den erantzunkizunpeko adierazpena beteta eramatea komeni da. (Dekretuaren 2.6 atalean arautzen da)
  • Udal-konfinamendua kentzea: Udal-konfinamendua kendu eta Lurralde historiko bakoitzeko konfinamendua abenduaren 23ra artekoa izango da.
  • Pertsona-taldeak: Gehienez ere 6 pertsona elkartzeko neurria mantentzen da, abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1eko ospakizunetarako 10 laguneko salbuespena aplikatuz.

Xehetasun guztiak eta Dekretua osorik www.euskadi.eus webgunean.