Gabonetako apaingarrien lehiaketa baditu irabazleak

2021 / 12 / 22

Udalak material birziklatuekin egindako Gabonetako apaingarrien lehiaketa antolatu du aurten ere, eta iaz ez bezala, aurten espazio publikoak, zuhaitzak, lorategiak, plazak, eraikinak, baserrien inguruak, auzoak edo antzekoak apaintzea baloratu zen.

Parte-hartzea oso txikia izan da aurten, baina maila oso altua. Izan ere bi parte-hartzaile bakar izan badira ere, bietan apaingarriak oso landuak izan dira eta dena material birziklatu eta ikusgarriekin egin dute.

Hori horrela lehen saria, 300 eurokoa, Intxaurtxueta auzoko bizilagunek jasoko dute, iaz prestatu zituzten apaingarriei figura eta espazio berriak gehitu baitizkiote aurten. Bigarren saria eman gabe geratu da, eta hirugarren saria, 100 eurokoa, Marin elizateko Bidebitibekoa baserriariemango zaio, ikusgarria baita baserria apaintzeko erabili dituen eskuz egindako objektuak, asko eta asko etxeko ogia egiteko erabiltzen duten egurrarekin egindakoak.