Gabonetako egitaraua

2021 / 12 / 21

Pandemiaren azken asteetako datuek hankaz gora jarri dute Gabonetako egitaraua eta hainbat ekintza bertan behera utzi behar izan ditugu. Beste batzuk, berriz, moldatu.  Hauek dira gaur gaurkoz programatutako ekintzak, espero dugu aldaketa gehiago egin behar ez izatea.

Hala balitz, ohiko bideetatik jakinaraziko dizuegu.
ONDO PASA GABONAK!!

Abenduak 24, ostirala
Olentzero eta Mari Domingi

  • 12:00 – 13:00 Olentzeroren laguntzaileek eskutitzak jasoko dituzte Ibarraundi museoko kanpoaldean.
  • 13:00 – Trikitixa Eskolako ikasleen kalejira herrian zehar.
  • 17:00 – Olentzero eta Mari Domingi herrian zehar ibiliko dira.

Ez da gabon kantarik egongo eta ez da goxokorik banatuko. Olentzero eta Mari Domingi pozik etorriko dira Eskoriatza, baina haurrak eta familiak zaindu nahi dituzte eta badakite asko eta asko pandemiagatik konfinatuta daudela, beraz, saiatuko dira herriko txoko gehienetara iristen, etxean dauden guztiak euren balkoi eta leihoetan daudela agurtzeko.

Kalean daudenak, berriz, hurbildu eta besarkatu gabe agurtuko dituzte, urrutira musuak eta besarkadak bidaliz.

Abenduak 26, igandea
Kontzertua

19:00/Zaldibar antzokia
Kontzertua: Eñaut Elorrieta

Sarrera : 5€ (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me)

Azken diskoko abesti sendoez gain, bere errepertorio esanguratsuaren esentzia ere ekarriko du Eñautek. Batetik barruan dituen kezkak eta sentipenak kantu eder bilakatu dituelako eta hala eskainiko dizkigulako. Bestetik, kantuek musikaren naturalitateari erantzuten diote, kantuaren oinarria galdu gabe, makinen erabilpen hutsaletik urrun, apaindura soberakorik gabe.

Abenduak 31, ostirala
Silbestradie – BERTAN BEHERA

11:00/ Plazan

  • 11:00 – Haurren lasterketarako izen ematea eta dortsalak margotzea, plazan.
  • 12:00 – Haurren lasterketa. (14 urtetik beherakoak) Irteera plazan.
  • 17:00 – Helduen lasterketarako izen ematea.
  • 17:30 – Helduen lasterketa. Manuel Muñoz milia:  lasterketako azken milia norgehiagoka izango da.

Etorri mozorrotuta!

2022

Urtarrilak 3
Gasteizeko izotz pistara irteera

Aretxabaletako gaztelekukoekin batera Gasteizeko Izotz Pistara irteera.
Egun osoko irteera izango da.
Ordutegia: 10:00-18:00
Izena emateko azken eguna: abenduaren 30a, Gaztelekuan
Prezioa: 20€

Ludotekan Elur malutak

Eskulanetan elur malutak egingo dituzte
Adina: 5 – 12 urte
Ez da izenik eman behar.

Bi txanda:

  • 10:30-12:00
  • 12:00-13:30

Urtarrilak 4 
Gaztelekuan beldurrezko pelikula

ORDUTEGIA: 18:00 – 20:30

Ludotekan sukaldaritza tailerra

Gabonetako pastela
Adina: 5 – 12 urte
Ez da izenik eman behar

Bi txanda:

  • 10:30-12:00
  • 12:00-13:30

Urtarrilak 5
Belengo estalpea – BERTAN BEHERA

18:00-20:00/ Pilotalekuan

Ekialdeko Magoen bisita antzeztua egin beharrean, Belengo estalpe biziduna ikusteko aukera egongo da. Ez da sarrerarik hartu behar eta Covid ziurtagiria aurkeztu beharko da.