Gabonetako parkerako begiraleak behar dira

2021eko azaroak 23

Datorren abenduaren 28an eta 29an, berriro ere,  Gabonetako parkea egingo da Eskoriatzan.

Ohi bezala, parkeko ordutegia, goizeko 11:00tik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da.

Begiraleen egin beharrak; eskulan tailerrak antolatu, puzgarrietarako txandak eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzea izaten dira.

Aurten horietaz gain, bereziki COVID19ari aurre egiteko neurrietaz ere arduratzea eskatuko da, haurrek musukoa eraman dezatela zaintzea eta orohar, momentuan bete behar diren baldintzak bete daitezen zaintzea.

Begirale izateko  kurrikulumak ondoko helbideetan jasoko dira:

Currikulumak jasotzeko azken eguna abenduaren 10a izango da.

Hona hemen begiraleek bete beharreko baldintzak:

  • Ezinbestekoa izango da euskaraz hitz egiten ondo jakitea
  • 18 urte beteak izatea

Puntuazioa:

  • Monitore titulua izatea 5 puntu
  • Monitoretza titulua ikasten egotea 3 puntu
  • Magisteritza ikasita edo ikasten egoteagatik 3 puntu
  • Eskoriatzako udaleku irekietan begirale izateagatik urte bakoitzeko 1 puntu
  • Gabonetako parkean begirale izateagatik urte bakoitzeko 2 puntu