Ganuzako paper margotuak zaharberritu dituen EHUko irakaslearen hitzaldia
2018 / 09 / 17Bihar, asteartea, hilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, Arizmendi Ikastolako Jose Arana gunean, paper margotuen zaharberritze prozesua azalduko du Lola Rodriguezek, EHUko irakasleak. 2001. urtean Ganuza Etxeko bi paper panoramikoak, “Pariseko monumentuak” eta ” Compiegneko ehizaldia”, zaharberritzeaz arduratu zen Lola.
Aipatutako paperak 1812-1814 urtekoak dira, eta azken paper horren 7 ale bakarrik daude munduan.
Paper panoramikoen aretoan egingo da hitzaldia, eta gazteleraz izango da. Hitzaldian, paperak egiteko teknikak azaldu ondoren, Eskoriatzako paperen berreskuratze prozesua azalduko du Lolak.
Eguna: Irailaren 18a.
Ordua: 19:00etan
Lekua: Arizmendi Ikastolako Jose Arana gunea.
Hizkuntza: Gaztelera
Hizlaria: Lola Rodriguez, Eskoriatzako paperak zaharberritu dituena (EHUko irakaslea).