Garagardo jai solidarioa prestatzeko bilera
2015 / 09 / 07Irailaren 17tik 20ra garagardo jai solidarioa egingo da Eskoriatzan, zaharren egoitzak antolatuta Udalaren eta herriko elkarteen, denda, taberna zein norbanakoen laguntzarekin.
Aurtengoa laugarren aldia da jai hau antolatzen dena, eta berori egin ahal izateko beharrezkoa da eskoriatzarren laguntza, ahaleginak eta lana batzeko.
Jaia antolatzeko bilera bat egingo da asteazken honetan, 18:30ean, kultura etxean, eta bertara gonbidatuta daude modu batera edo bestera lagundu nahi duten guztiak.
Bestalde, horretaz gain bada laguntzeko beste modu bat ere: bigarren aldiz jarraian tonbola solidarioa egingo da, eta bertan zozketatuko dira eskoriatzarrek emandako objektuak.
Tonbolarako objekturen bat eman nahi duten guztiek zaharren egoitzara eraman dezakete garagardo jaiaren aurreko asteburura arte, hau da, irailaren 13ra arte.
Zaharren egoitzako patronatuak eskoriatzarrak animatu nahi ditu tonbolan zein jai solidarioan parte hartzera.