Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetzarako dirulaguntzak
2026 / 04 / 28
Apirilak 22an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Garapen bidean dauden herrialdeekiko 2026ko lankidetza programako diru laguntzak emateko oinarriak .
Dirulaguntzak jaso nahi dituzten programek ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Garapen bidean diren herrialdeetan egin beharko dira edo herrialde horietako pertsona edo erakundeekin.
- Beraien helburuek garapen ekonomiko eta sozial orekatua lor tzen laguntzea eta sustatzea edo arlo hauek ardatz izatea: osasuna, hezkuntza, gizarte arreta, kultura, giza eta gizarteeskubideen sustapena, demokraziaren baloreen garapena, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna, norbanakoen eta taldeen askatasuna…
- Herritarrak izatea onuradunak.
- Kultur ezarpenik ez egiterik eta komunitate hatzailearen idiosinkrasia eta bertako ingurumena errespetatzea.
- Herritarren parte hartzea eta inplikazio aktiboa bultzatzea.
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira eta epea zabalik dago maiatzaren 25a arte.
Eskaera telematiko hori eguneko 24 ordutan, asteko 7 egunetan egin ahal izango da, Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoan.
- Informazioa gehiago: 943 71 44 07 (Gizarte Zerbitzuak)
- Oinarriak, eranskinak eta gainontzeko dokumentazioa
