Gatzagarako bide zaharra asteartean itxita

2020 / 11 / 13

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak jakinarazi duenez, Gi-3310 errepidean Deba ibaiaren gaineko zubia asfaltatzeko konpontze-obrak egingo dira azaroaren 17an, asteartea, hain justu 3.690 kilometro-puntuan, hau da Eskoriatzatik Gasteizerako norabidean Maringo bidegurutzea baino lehen.

Trafiko mozketak Marin bidegurutzearen ondoan dagoen zubiaren eremuari soilik eragingo dio.

Asfaltatze lanak 8:30 – 18:00 bitartean izango direnez, ordutegi horretan egongo da itxita errepidea. Beraz, Eskoriatzatik Leintz Gatzagara, Marinera edo Marulandara joateko Arlabango bidea (GI-627) erabiltzea eskatzen diegu herritarrei.