Gaur goizean ere kiroldegia itxita

2022 / 01 / 27

Sentitzen dugu berriro albiste hau publikatu behar izatea, baina Gipuzkoko Ura zerbitzutik jakinarazi digute matxura lanak bukatu barik dituztela eta gaur, urtarrilak 27, osteguna, goizeko 8:30etatik 12:30etara ur mozketa egongo dela, ondorioz berriro itxi beharko dugu kiroldegia.

Lanak 12:30erako bukatuta egongo direla aurreikusten da, eta orduan zabalduko da kiroldegia normaltasunez.

Barkatu eragozpenak.