Gaur sahiesbidea itxita dago

2022 / 09 / 21

Gogorazi nahi da gaur, asteazkena, Eskoriatzako sahiesbidea, Aingeru Goardatik Intxaurtxuetako biribilgunera, itxi egingo dela , goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara.

Oinezkoentzako bidea autoei zabalik

Hori horrela, egun guztian zehar auto trafikoa hirigunetik pasako denez, eta trafikoa handia egongo dela aurreikusten denez, plaza parean 17:00etan ez da oinekoentzako eremurik egongo eta arratsaldeko 19:00ak arte autoak pasatzeko aukera egongo da. Aldaketa horrek dituen ondorioak kontuan izanik, haur txikiekin kontu handiz ibiltzea eskatzen da.

Sahiesbideko lanak amaituta, 19:00etatik aurrera oinezkoentzako bidea izango da berriro plaza pareko errepidea.

Autobusak

Aranburuzabala kaleako autobus geltokian 9:00–19:00 ordutegian ez da zerbitzurik emango, eta Gorosarri plaza eta Intxaurtxueta auzoko geltokiek, berriz, normaltasunez eskainiko dute zerbitzua egun osoan.