Gaur zabaldu da Arlabango errepidea

2022 / 02 / 21

Joan den abenduaren 11n GI-627 errepideko 24,630 KPan (Arlabango mendatea) gertatutako lerradura zela eta, errepidea zirkulaziorako itxita geratu zen mendatearen 19,300 eta 27,200 KPen arteko errepide zatian.

Orduz geroztik egiten ari diren larrialdi-lanen aurrerapenak bide ematen du ibilbide hori zirkulazio arin eta astunarentzat (15 tonaraino) zabaltzeko.

Gaur, otsailak 21, astelehena goizeko 08:00etatik aurrera, berrezarri da Debagoienaren eta Gasteizen arteko komunikazioa, GI-627 errepidearen bidez, era
guztietako ibilgailuentzat, 15 tona arte. Bidaiarien trafiko erregularra muga horretatik kanpo egongo da.

Gaur egun egiten ari diren egonkortze lanen ondorioz, tarte horretan arreta jartzea gomendatzen da, batez ere 24,600 KParen inguruan; zirkulaziorako errei bakarra egongo da, eta semaforoekin arautuko da. Obrak behar bezala seinaleztatuko dira.