Genero berdintasunerako 1.Plana aurkeztuko da
2026 / 04 / 14
Bi urteko prozesuaren ostean, Eskoriatzako Udalak Eskoriatzako Genero Berdintasunerako I. Plana -ri hasierako onarpena eman zion martxoko plenoan. Hala, Planaren onarpena jendaurrean dago interesdunek aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ditzaten. Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna maiatzaren 7a izango da.
Aurrekariak
2024. urtean egindako Berdintasun Diagnostikoak gure herriko errealitatea eta arlo horretan ditugun erronkak sakonetik ezagutu eta batu zituen. 2025. urtean, berriz, diagnostikoak emandako ikuspegi horretatik abiatuta, datozen urteetarako norabideak eta konpromisoak zehazten dituen Berdintasun Plana garatu zen.
Prozesuak berak bere indarra izan du eta herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izan da plana ondo garatzeko.
Orain, emaitzak eta datozen urtetarako helburu eta erronkak herritarrekin partekatzeko unea iritsi da, eta horretarako, eskoriatzar guztgiei zuzendutako aurkezpena antolatu da.
- Eguna: apirilak 15, asteazkena
- Ordua: 18:00
- Lekua: Kultur etxea (1.solairua)
- Hizkuntza: euskara (gaztelerarako itzulpenarekin)
