Genero Berdintasunerako I. Planari ekarpenak egiteko epea zabalik

2025 / 11 / 26

Eskoriatzako Udalak Eskoriatzako berdintasun diagnostikoa osatu zuen 2024ean. Bertan identifikatutako erronkak eta egitekoek gidatu dute Eskoriatzako Genero Berdintasunerako I. planaren norabidea. Lan honetan ere Emuneko kideak izan ditugu aholkulari.

Kontraste fasean

Oraindik zirriborro egoeran dago plana, kontraste fasean. Lehen ekarpenak herriko talde feministaren eskutik jaso dira eta dagoeneko txertatu dira ekintza berriak planean.

Zirriborroan dagoen plana ezagutzera eman eta ekarpenak jasotzeko asmoz online zintzilikatu da, galdetegi batekin batera.

Abenduaren 5a bitarte ekarpenak egiteko aukera egongo da eta horretarako bidea online galdetegia betetzea izango da.