Geotermia sistema ezartzeko lanak hasi dira
2025 / 03 / 03Energia geotermikoak lurraren barruko beroa erabiltzen du elektrizitatea, ur beroa eta berokuntza lortzeko. Eta Eskoriatzan kiroldegia eta Luis Ezeiza herri eskolako eraikinak geotermia sistemaz hornitzeko lanak egingo dira. Sistema horrek 36 zundaketa-zulo izango ditu, kiroldegia eta Ibarraundi inguruan egingo direnak, eta klimatizazio-sistema urbano baten bitartez, bi eraikinetako galdara-gelan egongo diren urbero-ponpetara konektatuko da.
Obraren iraupena 8 hilabetekoa izatea aurreikusten da eta lehenengo faseko zundaketa lanak, dagoeneko hasi dira.
Molestiak eta zaratak
Lortutako onurak asko izango diren arren, obrak irauten duen bitartean molestia batzuk ere eragingo dira, batez ere hasi-berria den lehenengo fasean, zundaketa lanak egingo baitira. Zundaketak egiteko 150 metroko perforazioak egin beharko dira eta horrek zarata handia eragiteaz gain, lur-azpiko hautsa eta zikina aterako ditu. Zundaketa lanak, gutxi-gora-behera, 3 bat hilabetean egingo dira, goizeko 8etan hasi eta arratsaldeko 19:00ak arte. 19:00etatik aurrera obran lanak egiten jarraitu ahal izango dute, baina ez zundaketa lanak egiten.
Onurak
Obra honekin ekoizpen termikoari lotutako energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa %52 murriztuko da berokuntzan, eta energia berriztagarrien %58ko ekarpena egingo da berokuntza eta ur-beroan.