Gereziondoa, hildakoen oroi leku

2022 / 02 / 21

Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrila bukaeran egindako bisitan eskainitako ikuskizunean, dolua eta heriotzaren gaia landu zuten: bizitzarekin batera doa heriotza eta natural den hori sentitzera, pentsatzera eta barneratzera gonbidatu gintuzten.

Hala, hildakoen omenez, Gereziondoa landatzeko proposamena egin zioten Tortolis ludotekari, eta otsailaren 4an, pilotalekuaren kanpoandean gereziondoa landatu zen hildakoen “oroi leku eta malkoen aterpe” gisa.

Hona hemen, egun hori prestatzeko ludotekak egindako lana jasotzen duen bideoa.

Ekimenean parte-hartu duten guztiei gure eskerrik beroena, eta herritar guztiei leku hori zaindu eta babesteko deia egiten zaie.