Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik sarituak

2015 / 12 / 23

Eskoriatzako Solozabal autoeskolan gidabaimena euskaraz ateratzen zutenen arteko sariketa deitu zuen Udalak 2015. urte hasieran eta gaur banatu dira sariak.

Lau lagun izan dira gidabaimena aurten euskaraz atera dutenak eta sariaren zozketa egin ondoren, saridunak Aitzol Zubizarreta eta Iban Olalde izan dira. Saria Eskoriatzako alkatea den Jose Ramon Zubizarretak eman die.

argazkia_txiiki