Gipuzkoako partaidetzako aurrekontuak 2015

2015 / 04 / 17

partaidetzarakoGipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena abian dago. Aurten, 10 eskualdek parte hartuko dute, horien artean DEBAGOIENAK. Eskualde bakoitzeko herritarrek haien eskualdea hobetzeko 2 milioi euro nola inbertitu erabakiko dute. Guztira, datozen lau urteotako foru aurrekontuetako 20 milioi zertan inbertitu erabakiko dute gipuzkoarrek. Lehen fase honetan, herritarren ekarpenak jasoko dira.

Prozesuaren faseak

1.- Herrietan proposamenak jaso

2.- Eskualdean proposamenak lehenetsi

3.- Aldundiko teknikarien balorazioa

4.- Behin betiko aukeraketa

5.- Foru Aldundiaren aurrekontuetara.

Hiru modu daude parte hartzeko:

1. Martxoan, Gipuzkoa Berria aldizkariarekin batera etxeetara bidalitako eskuorria beteta. Eskuorriak udaletxean, kiroldegian eta bibliotekan ere  eskura daitezke eta bertan dauden buzoitxoetan bota.

2. www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez.  Ekarpenak egiteko epea apirilaren 30an amaituko da.

3. Partaidetzako tailerretara joanda. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetako 2 milioi euro daude mahai gainean. Tailerrera doazen herritarrek haien eskualdea hobetzeko ekarpenak egin ditzazkete eta haien ustez eskualderako onuragarriak izan daitezkeen proposamenak egin.

Eskoriatzako tailerra

Eskoriatzako tailerra maiatzaren 5ean izango da, asteartea, arratsaldeko 18:30etan Ibarraundi museoan.