Giza eskubideen urraketaren biktimak aitortzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik
2019 / 10 / 03Eusko Legebiltzarrak 2016ko uztailaren 28an 12/2019 Legea onartu zuen. Kege girreb xedea da 1979ko urtarrilaren 1etik 1999ko abenduaren 31ra bitartean giza-eskubideen urraketen biktima izan ziren pertsonei errekonozimendua eta erreparazioa ematea, motibazio politikoko egoera batean bizitako gertaerengatik, urraketotan parte hartu ahal izan dutenean funtzionario publikoek, hala beren zereginen exekuzioaren baitan nola beren zereginen exekuziotik kanpo, edo norbanakoek, hala taldean jardunez nola ere isolatuan, bakarka eta kontrolatu gabe jardunez. 2016ko uztailaren 28ko Legeak apirilaren 4ko 5/2019 Legearen bidez zenbait aldaketa izan ditu.
Hala, urraketa jasan dutela uste dutenek eskaera egiteko epea zabaldu da eta hauek dira:
- 1979-1999 artean gertatutako kasuetarako epea: 2019ko irailaren 27tik aurrera 2 urte
- 1960-1978 artean gertatutako eta 107/2012 Dekretuan ezarritako betekizun guztiak bete arren aitortza eta erreparazioa eskatu ez edo epez kanpo eskatu zituztenek eskaerak aurkezteko epea: 2019ko apirilaren 17tik 2020ko apirilaren 16ra.
- 1960-1978 artean gertatutako eta 12/2016 Legearen betekizunak bete arren 107/2012 Dekretuak babesten ez zituen biktimen kasuetarako epea: 2019ko irailaren 27tik aurrera 2 urte
Eskaerak nola aurkeztu
Eskaerak 2 modutara egin daitezke online edo modu presentzialean. Modu batera nahiz betera egiteko informazio guztia eta inprimakiak Eusko Jaurlaritzako webgunean eskuratu daiteke. Hemen esteka. Tramitazioa on-line egin ahal izateko Ziurtagiri Digitala beharko da. Eskaera presentzialki Jaurlaritza ZUZENEAN bulegoetan aurkeztu behar da, baina Eskoriatzako Udalak Jaurlaritzarekin sinatuta daukan hitzarmenaren ondorioz, Eskoriatzako Udalean bertan ere aurkez daiteke.
Informazio gehiago
EUSKO JAURLARITZA
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia
Navarra kalea, 2
01007 Vitoria – Gasteiz
Telefonoak: 945 019 085 // 945 016 628
Webgunea: Giza eskubide, bizikidetza eta Lankidetza