Gizarte arloko 3 dirulaguntza eskatzeko epea zabalik

2023 / 04 / 17

2023ko apirilaren 5ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Gizarte arloko 3 dirulaguntza eskatzeko deialdia. Hona hemen horiei buruzko informazioa:

Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak

  • Helburua: Gobernuz kanpoko erakundeei norgehiagoka erregimenean diru laguntzak emateko araubidea da, erakunde horiek garapenerako lankidetza-programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera.
  • Eskatzeko azken eguna: 2023/05/05
  • Informazio zehatza: Hemen

Jarduerak Gizarte Zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak

  • Helburua: Beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean egiten duten elkarteei funtzionamendu gastuetarako zein proiektuak egiteko diru laguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean.
  • Eskatzeko azken eguna: 2023/05/05
  • Informazio zehatza: Hemen

Adikzioak tratatzeko dirulaguntzak

  • Helburua: Adikzio arazoengatik tratamenduan dauden Eskoriatzako herritarrei EAEko tratamendu-zentro publiko edo hitzartutakoetara joateko bidaia gastak ordaintzeko dirulaguntza.
  • Eskatzeko azken eguna: 2023/12/31
  • Informazio zehatza: Hemen