Gizarte Ekintzako Kontseiluaren Araudia jendaurrean
2017 / 12 / 13Udalbatzarrak 2017ko azaroaren 28an egindako ohiko bilkuran, Eskoriatzako Gizarte Ekintzako Kontseilua sortzeko erabaki hartu zuen eta hura arautuko duen erregelamenduari hasierako onarpena eman zion.
Gizarte Ekintzako Kontseiluaren helburua nagusia da herritarren parte-hartzea sustatzea gizarte zerbitzuetako udal jarduera lerroak zehazteko eta ebaluatzeko, eta gizarte zerbitzuen arloan Eskoriatzako Udalak dituen eskuduntzak gauzatu, bete eta hobetzeko. Kontseilu hori arautuko duen Erregelamenduak hasierako onarpena jaso eta jendaurrean jarri da, interesatuek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak edo iradokizunak egin ahal izateko.
Xehetasunak webgune honetan bertan azter daitezke.
Erreklamaziorik edo iradokizunik egon ezean, hasierako onarpena behin betikotzat joko da Alkatearen erabaki bidez, bestelako prozedura beharrik gabe.