Gizarte garapena sustatzeko diru laguntzak

2014 / 04 / 07

Gaur, apirilak 7, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Eskoriatzan Gizarte Garapena Sustatzeko Programaren lehenengo deialdiari dagokion diru laguntzen oinarriak.

Diru laguntzak emakida zuzeneko erregimenean emango dira ebaluazio bakoiztu sistema bidez eta pertsona berak programa honetan aurreikusitako diru laguntza mota bat baino gehiago jaso ahal izango du, betiere, aldez aurretik laguntza hori jasotzeko eskatutako baldintzak

Zeintzuk dira deialdi honetan diruz laguntzen kontzeptuak:

1.-TMIZ (Trazio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga)

Familia ugariko titularrak ( 15% eta 50% bitarteko laguntza)

2.- Kiroldegiko abonoa

  • Diru laguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren aurretik gutxienez azken 6 hilabetetan langabezian daudenak.
  • Langabezian daudenak, egoera horretan egon badira behintzat diru laguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren aurreko 18 hilabetetako 12tan gutxienez.
  • Adin nagusiko familia kideak lan egiteko adina izan arren langabezian dituzten familiak.
  • Adinez nagusiak izan arren 25 urte baino gutxiago dituztenak, ikasleak baldin badira.
  • Ezgaitasunen bat duten pertsonak.
  • Erretiro-pentsioa jasotzen dutenak.
  • Familia unitate monoparentalak edo familia titularra alarguna edo banandua direnean.

3.- Denbora luzez langabezian dauden pertsonak.

Langabezian daudenak, egoera horretan egon badira behintzat diru laguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren aurreko 18 hilabetetako 12tan gutxienez.

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua

  • Epea: 2014ko maiatzaren 16a
  • Lekua:  Udal Erregistroa.
  • Ordutegia: 9:00-14:30

Diru laguntzen kopurua:

Onuradunak eta bete beharreko baldintzak.

Pertsona berak programa honetan aurreikusitako diru laguntza mota bat baino gehiago jaso ahal izango du, betiere, aldez aurretik laguntza hori jasotzeko eskatutako baldintzak justifikatzen baldin baditu.

Diru laguntzak jasotzeko eskaerak honako dokumentu hauek izan beharko ditu:

  1. Eskaera orria
  2. NANaren fotokopia
  3. Diru laguntza jasotzeko alegatzen den egoera egiaztatzeko dokumentua, hain zuzen ere, honako hauek (ez da beharrezkoa izango duela gutxi Udalean aurkeztutako dokumenturik ekartzea horiek udalaren esku eta indarrean baldin badaude)

Familia ugariak

  •  Familia liburuaren fotokopia.
  • Familia unitateko kideen azken errenta aitorpena.
  • Bizikidetasun-ziurtagiria.

Langabetuek

  • Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako ziurtagiria, azken 18 hilabetetan langabezian egondako denbora jasotzen duena.

Adinez nagusiak izan eta 25 urtetik beherako ikasleek

  • Ikastetxeko ziurtagiria edo antzeko ziurtagiriren bat ikaslea dela egiaztatzeko.

Ezinduek

  • Ezintasun ziurtagiria.

Erretiro pentsiodunek

  • Pentsio ziurtagiria.

Familia unitate monoparentalak edo familia titularra alarguna edo banandua direnak.

  • Familia liburua.
  • Bizikidetasun-ziurtagiria.

Udalak eskubidea izango du zerrendatutako dokumentuez gain beste batzuk ere eskatzeko behar bezala justifikatuta gelditutakoan ezinbestekoak direla laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen egoeretako bat egiaztatzeko.

Diru laguntza ordaintzea.

Diru laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da “Axtroki” herri monetan: axtroki 1-ek euro 1 balioko du. Beraz, onuradunei ez zaie eskudirutan ordainduko. Onuradunek axtroki kopuru zehatz bat jasoko dute, eta herriko dendetan aldatu ahal izango dituzte.

Beste deialdi batzuk

2014. urteko lehenengo deialdia da honako hau, baina beste bi deialdi ere egongo dira, bata uztailean eta bestea azaroan. Hauek dira deialdi bakoitzean eskatu ahal izango direnak:

hobariak

Diru laguntzaren oinarriak