Gozatu bidaien gaineko kontakizunez ostegunetan Eskoriatzako kaleetan

2015 / 09 / 02

Kartela2015Irailaren 10ean hasiko da Eskoriatzako Ostegun Bidaiariak ekimenaren bigarren edizioa. Hiru astetan, ostegunero, Eskoriatzako txoko ezberdinetan, kalean, bidaia ezberdinen diaporamak eskainiko dira. Hala, hainbat pertsonek urruneko herrialdeak eta hango bizipenak Eskoriatzara ekarriko dituzte, eta kalean guztiokin partekatu. Antolatzailea Eskoriatzako Udala da eta herriko hainbat tabernek lagundu dute.

Lehenengo emanaldian, irailaren 10ean, Xabier Gonzalezek Japonia izango du hizpide Herriko Plazan. Hilaren 17an, berriz, Marivi Zurutuza eta Mikel Bringasek Gambia eta Mozanbikeko kontuak ekarriko dituzte Huhezira. Eta, azkenik, hilaren 24an, Felix Azkarate eta Maite Garcíak Ushuaiatik Alaskara egindako bidaiaz egingo dute berba.

Japonia

JAPONIA (aitzakia bat)
Irailak 10, osteguna, 21:30 – Herriko plazan
Xabier Gonzalez

Japoniara egindako bidaia aitzakia eta adibide hartuta, norberaren kontu bidaiatzearen inguruko kontakizuna: toki bat edo beste aukeratzeko arrazoiak, motxilan eramaten ditugun beldurrak, plangintza zorrotzik ez jarraitzearen abantailak, bidean galtzearen balioa,…

Laguntzaileak: Mirentxu, Inkernu, Toki Alai, Goxo Txiki, Urrestilla tabernak

Senegal-Gambia-MozanbikeSENEGAL – GAMBIA BIZIKLETAN eta MOZANBIKE BIHOTZEAN
Irailak 17, osteguna, 21:30 – Huhezin
Mari Vi Zurutuza eta Mikel Bringas

2014ko urtarrilean Senegal eta Gambia aldera jo zuen Mikelek, emaztea eta 5 eta 8 urteko seme-alabekin. Afrika hurbil egon arren, kultura aldaketa nabarmena da, eta bizikletan eta ume txikiekin egitekoa den bidaia ondo planifikatu arren, beti daude ezustekoak: zer egin bizikletak iristen ez badira? Bidera krokodilo bat ateraz gero? Ume talde batek alaba txikia inguratzen badu, ile lisoa eta azal zuria lehenbizikoz ukitzeko?

Mari Vik bidaia intimistak egin izan ditu Mozanbikera. Alde guztietan erakusten digute Afrika gosea, hiesa eta gerra, edo paisaia liluragarriak dituen kontinentea dela, baina bizipenak ugariak dira, eta Bileneko hondartzak eta Tofo “terra de boa gente” ezagutzea, adibidez, esperientzia aberatsa izan da berarentzat.

Laguntzaileak: Cipris, Aldatz, Naira, Otzeta eta Txalaparta tabernak

Ushuaiatik AlaskaraUSHUAIATIK ALASKARA: AMETSETIK ERRONKARA
Irailak 24, osteguna, 21:30 – Zaldibar Antzokiaren pareko plazan
Felix Azkarate eta Maite García

Nork ez du amestu erretiro garaian bidaia luze bati egitearekin? Eta laneko eszedentzia bat eskatzearekin, “txapela buruan eta ibili munduan” egunak pasatzeko? Felixek eta Maitek garai bateko amets horiek egi bihurtu zituzten 2014ko urtarriletik uztailera bitartean, Ameriketako bizkarrezurraren gainean: Ushuaian (Argentina) lehenengo autobusa hartu eta urratsez urrats Anchoragen (Alaska) utzi zuten azkena; eta tartean kontinentearen 14 herrialdeetako aniztasunaz gozatzeko aukera izan zuten.

Laguntzaileak: Alcazar, Hotela, Akeita eta Benta Motz tabernak.