Greba egunean gutxieneko zerbitzuak bermatzea

2026 / 03 / 16

Eskoriatzako alkateak 2026ko martxoaren 13an hartutako erabaki bitartez, martxoaren 17rako deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuak erabaki zituen. Hona hemen, hitzez hitz, Alkate Erabakia:

ELA, LAB, STEILAS, ETXALDE eta HIRU erakunde sindikalek GREBA OROKORRA deitu dute martxoaren 17rako.

Hala ere, kontuan izan behar da bateratu egin behar direla greba egiteko eskubidea eta herri honetako herritarrei gutxieneko zerbitzuak bermatzea.

Aurreko guztiaren ondorioz, eta legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Alkate naizen honek honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Eskoriatzako Udalarentzat ondorengo gutxieneko zerbitzuak finkatzea:

a) Udaltzaingoa: Zerbitzuen %100 bermatu beharko du, uztailaren 22ko 1/2020 Legeak araututakoaren arabera.
b) Dokumentuen erregistroa eta harrera telefonikoa: langile bat (H@ZI zerbitzua)
c) Obra eta zerbitzuak: udal brigadako langile 1 guardian edozein larrialdiri erantzun ahal izateko.
d) Biblioteka, kiroldegia, ludoteka eta gaztelekua: ez da egongo gutxieneko zerbitzua.

Bigarrena.- Greba egiten ez dutenen artean beteko dira, lehentasunez, aipatutako zerbitzuak.

Hirugarrena.- Erabaki honen berri ematea ordezkari sindikalei eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailari.