Hainbat diru laguntza emateko oinarriak publikatu dira
2014 / 06 / 06Eskoriatzako Udalak honako diru laguntzak emateko oinarriak publikatu ditu eta orain 30 laneguneko epean jendaurrean jartzen ditu, interesdunek oinarriak aztertu eta egoki iritziz gero erreklamazioak aurkez ditzaten.
Honako hauek dira araututako dirulaguntzak eta bakoitzean xehetasunak aztertu daitezke:
- Kirol arloko ohiz kanpoko jarduerentzako diru laguntzak
- Garapen bidean dauden herrialdeekiko laguntza programak
- Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteentzako laguntzak
Erreklamazioak:
- Azkeneko eguna: 2014ko uztailaren 10a
- Aurkezteko lekua: Udal Erregistro Nagusian, honako ordutegian: 9:00 – 14:30