Hainbat ordenantzen aldaketa hasiera batean onartzea

2013 / 11 / 07

Datorren urtean indarrean egongo diren hainbat ordenantza jendaurrean daude aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazioak jartzeko.

 2013ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, ondorengo ordenantzei egindako aldaketak hasiera batean onartzea erabaki zuen Eskoriatzako Udalak:

1.- Eskoriatzako Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen duen Udal Ordenantza..

2.- Ondoren azaltzen diren zerga, tasa eta prezio publikoen ordenantza fiskala:

  • Ondasun higiezinen gaineko zerga.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.
  • Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
  • Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga.
  • Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboarengatik edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak.
  • Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatiko tasak.
  • Musika ekipoa eta bestelako udal ondasunak erabiltzeko prezio publikoa.

3.- Telesko Udal Telebista Fundazio Publikoaren Ordenantza Fiskala.

Hartutako erabakiak eta espedienteak jendaurrean egongo dira aztertu eta nahi izanez gero, erreklamazioak egiteko.

Erreklamazioak egiteko epea: abenduak 11

Erreklamazioak aurkezteko tokiaUdaletxeko Sarrera Erregistro Orokorrean edota Administrazio Jardunbideari buruzko Legeak 66. artikuluan ezarritako tokietan.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiak:

Udal etxebizita tasatuak.

Zerga, tasa eta prezioa publikoak

Telesko Udal Telebista