Hankamotx bertso eskolaren emanaldia
2018 / 05 / 23Bukatzear den ikasturteari amaiera jendaurrean eman asmoz, Hankamotx bertso eskolako kideek emanaldia eskainiko dute ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Zaldibar antzokian. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte.
Lehenengo, eskolan ikasten ibili diren gaztetxoek eskainiko dute saioa eta euren emanaldia bukatutakoan, lau bertsolari gazteren txanda iritsiko da: Oihana Arana eta Haizea Arana eskoriatzarrak eta Andoni Mujika urnietarra eta Maddalen Ruesgas berangoztarra.
Oihana Aranak Lasturren jokatutako Gipuzkoako eskolarteko txapelketa irabazi zuen apirilean, eta ekainaren 9an Saran (Lapurdi) jokatuko den Euskal Herriko txapelketan parte-hartuko du.
Gipuzkoako kanporaketa irabazita, hemen txapeldunak bota zuen agurra.