Hasiberrientzako sukaldaritza ikastaroa

2022 / 04 / 29

Hasiberrientzako sukaldaritza ikastaroa, “Batch Cooking” janaria prestatzeko moduan oinarritua, errezeta erraz eta osasuntsuekin asteko dieta osasungarria prestatzeko eta planifikatzeko.

“Ez dakit janaririk prestatzen”, “ez zait gustatzen kozinatzea”, “ez dakit zer prestatu”, “niretzat bakarrik kozinatzen dut”, “ez dut astirik”… Beti daude aitzakiak aurrez prestatutako janaria edo gure amarena erabiltzeko.

Menu osasungarri, aberats eta nutritibo bikain bat prestatzeko irtenbide errazak eskaintzen dituen ikastaro bat proposatzen dizugu. Gure dieta planifikatzen, elikagaiak aukeratzen eta errezeta errazak, osasungarriak eta gertukoak prestatzen ikasiko dugu.

Eskoriatzako Udalak antolatutako ikastaro hau Simón Lizarraldek, Gamarrako Ostalaritza Eskolako irakasleak, emango du, eta Dorleta elkartearen laguntzari esker egiten da, bere instalazioak uzten baititu ikastaro hau egin ahal izateko.

  • Egunak: maiatzak 17 eta 19 (asteartea eta osteguna).
  • Ordua: 18:00-21:00
  • Plaza mugatuak.
  • Prezioa: 10 €
  • Izen ematea: H@ZI zerbitzua, 943 71 46 88 edo 650 49 51 66