Haurrek egin ditzaketen irteeretan kontuan hartu beharrekoak
2020 / 04 / 25Gaur, apirilak 25, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdian haurren joan-etorriak egiteko baldintzei buruzko Osasun Ministerioaren Agindua argitaratu ondoren, Eskoriatzako Udalak hurrengo puntuak azpimarratu nahi ditu, bihartik (igandea, apirilak 26) aurrera kontuan hartu beharrekoak.
Zugatik, guztiongatik, arduratsua izan !!
- 09:00 – 21:00 bitartean atera daitezke haurrak kalera.
- 0-14 urte bitarteko haurrek irten dezakete.
- Guraso edo arduradun-tutore batekin batera irten beharko dute kalera.
- Gehienez, ordu bete egon daitezke kalean.
- Heldu batek gehienez 3 haur lagundu ahal izango ditu.
- Etxekoak ez diren gainerako pertsona guztiekin bi metroko segurtasun distantzia mantendu beharko dute.
- 14 eta 18 bitarteko gazteak beharrezko erosketak egitera irten daitezke.
- Haur parkeetara eta kirol gune publiko eta pribatuetara joatea DEBEKATUA dago.
- Bidegorrian ibili ahal izango dira, beti ere segurtasun neurriak hartuta eta beste batzuekin hitzegiteko gelditu barik.
Oharra: Esteka honetan klikatuta, zure etxetik noraino joan zaitezkeen jakiteko