Haurrek egin ditzaketen irteeretan kontuan hartu beharrekoak

2020 / 04 / 25

Gaur, apirilak 25, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdian haurren joan-etorriak egiteko baldintzei buruzko Osasun Ministerioaren Agindua argitaratu ondoren, Eskoriatzako Udalak hurrengo puntuak azpimarratu nahi ditu, bihartik (igandea, apirilak 26) aurrera kontuan hartu beharrekoak.

Zugatik, guztiongatik, arduratsua izan !!

  • 09:00 – 21:00 bitartean atera daitezke haurrak kalera.
  • 0-14 urte bitarteko haurrek irten dezakete.
  • Guraso edo arduradun-tutore batekin batera irten beharko dute kalera.
  • Gehienez, ordu bete egon daitezke kalean.
  • Heldu batek gehienez 3 haur lagundu ahal izango ditu.
  • Etxekoak ez diren gainerako pertsona guztiekin bi metroko segurtasun distantzia mantendu beharko dute.
  • 14 eta 18 bitarteko gazteak beharrezko erosketak egitera irten daitezke.
  • Haur parkeetara eta kirol gune publiko eta pribatuetara joatea DEBEKATUA dago.
  • Bidegorrian ibili ahal izango dira, beti ere segurtasun neurriak hartuta eta beste batzuekin hitzegiteko gelditu barik.

Oharra: Esteka honetan klikatuta, zure etxetik noraino joan zaitezkeen jakiteko