Haurren aurrean, helduak heldu
2021 / 11 / 16Euskararen aldeko aktibazio ekimena da “HAURREN AURREAN, HELDUAK HELDU”, azaroaren 22tik abenduaren 5era gauzatuko dena. Ekimen honen helburua Euskaraldian sustatzen diren portaerak sozializatzen jarraitzea eta praktika horiek herritarren egunerokoan integratzea da.
Parte-hartzen dutenek 3 arau izango dituzte oinarri:
- Euskaldunak euskaldunari euskaraz.
- Lehenengo hitza beti euskaraz, ezagunei nahiz ezezagunei.
- Ulertzen duenari euskaraz egin, nahiz eta berak gazteleraz erantzun. (elkarrizketa elebidunak)
4 gune Eskoriatzan
Euskal Herri mailako ekimen hau 0-12 urte bitarteko haurrekin harremana duten pertsona heldu erreferenteei (guraso, hezitzaile, senide, lagun…) zuzenduta dago eta Eskoriatzan honako 4 esparrutan gauzatuko da:
- Arizmendi ikastolako Almen gunea
- Arizmendi ikastolako Jose Arana gunea
- Luis Ezeiza herri eskolako 2 eraikinak (HH eta LH)
- Ludoteka
Herriko ikastetxeak, gurasoak eta ludoteka ari dira ekimena sustatzen eta gauzatzen, eta bertan parte-hartzen duten 16 urtetik gorako guztiak animatu nahi dira, hizkuntza ohitura egokiak praktikan jartzera.