Haurren danborrada antolatzeko bilera
2017 / 04 / 05
Urtero  bezala,  heldu  da  aurten  ere  Haurren  Danborrada  antolatzeko  garaia,  eta  horretarako,  datorren  astelehenean,  apirilak  10,  arratsaldeko  18:00etan,  bilera  bat  egingo  da  Kultur  Etxean  aurtengoa  prestatzen  hasteko.
Antolaketan  lagundu  nahi  duten  guztiak  etor  daitezke  bilerara  edo  izena  eman  Kultur  Etxean.  Orain  arte  egon  den  guraso  taldea  erreleboa  eskatzen  dabil,  beraz,  boluntarioak  behar  dira  talde  indartsu  bat  osatzeko,  azken  finean,  denon  laguntzarik  gabe  ezingo  da  danborradarik  egin-eta.
Laguntzeak  ez  du  derrigorrez  esan  gura  denbora  asko  kenduko  digunik,  izan  ere,  egitekorik  gehienak  haurren  entsaioak  irauten  duen  bitartean  egiteko  modukoak  baitira.
Entsaioak  ekainaren  astelehen  eta  asteazkenetan  izango  dira,  18:00etan.
