Haurren kuadrila arteko jolasak Sanpedruetan

2022 / 06 / 14

Ekainaren 28an, arratsaldeko 17:00etan, haurren kuadrilla arteko jolasak antolatu dira San Pedro jaiei hasiera emateko.

8 eta 12 urte bitarteko haurrek hartu ahalko dute parte, LH3, LH4, LH5 eta LH6 ikasturteak amaitu dituztenak.

Hona hemen izena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Gutxienez 4 pertsonaz eta, gehienez, 6 pertsonaz osatutako taldea izan behar du.
  • Taldeari izen bat jarri beharko zaio.
  • Parte hartzaileak kolore bereko kamisetarekin etorri beharko dira.
  • Izen emateko azken eguna ekainaren 24a izango da.
  • Izena emateko bideak:
    • Whatsappez: 688 601 374
    • Emailez: gazteria@eskoriatza.eus
    • Online