Haurren lagun taldeen arteko jolasak
2019 / 06 / 04Ekainaren 29an, Eskoriatzako jaietan, San Pedro egunean, arratsaldeko 17:30etatik 19:00ak arte, haurrek proposatuta lagun taldeen arteko jolasak antolatuko dira nahi duten haur guztiek parte hartzeko .
Hona hemen parte hartzeko baldintzak:
1.- LH3, LH4, LH5 eta LH6 ikasi dutenek hartu ahalko dute parte.
2.- Izena ematea lagun taldeka izango da, gutxienez 4 lagun eta gehienez 6 lagunez osatutakoa.
3.- Lagun talde bakoitzak izen bat izango du
4.- Lagun talde bakoitza kolore bereko kamisetaz etorri beharko da jolasetara.
5.- Lehiaketa izena ematen duten haur taldeen arabera egingo da: zikloak, ikasturteka… .
6.- Sariak: barraketarako fitxak izango dira lehen eta bigarren geratzen diren taldeentzat.
7.- Izena ematea: ekainaren 19a arte zabalduko da. Kultur Etxean eman ahalko da izena edo ikastetxean edo email bat idatzita gazteria@eskoriatza.eus edo kultura@eskoriatza.eus helbideetara