Haurtzaroan eta nerabezaroan arriskuen prebentziorako ekintzak

2022ko azaroak 18

‘Ilusioa/inklusioa’ izenez ezagutarazi den ekimenaren bidez, azaroaren 30etik aurrera Aretxabaletan eta Eskoriatzan lau mahai-inguru eta kirol jarduera bat izango dira da komunitatean.

Jarraian aurkezten dizuegun hitzaldi sorta hau ILUSIOA/INKLUSIOA izeneko ekimen baten parte da, eta aurten abian jarri dugun EKKO prebentzio-programaren barruan kokatzen da. Ekimen honekin, gure haurren eta nerabeen osasun mentalari buruzko eztabaida ireki nahi dugu gizartean, eta osasuna sustatzeko bizitza aktibo bat izateak duen garrantzia ikusarazi. ILUSIOA/INKLUSIOA ekimenaren baitan, herritarrei zuzendutako hitzaldiez gain, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrei eta haien gurasoei zuzendutako tailer eta jarduerak ere egingo dira.

Oraingoan, ekimen honen baitan 4 mahai-inguru eta kirol ekintza bat egin nahi dira. Hona hemen gauzatu nahi den egitasmoaren gaineko informazioa:

Mahai-inguruak: azaroak 30, abenduak 14, abenduak 15 eta abenduak 20.
Kirol ekintza: abenduak 16, 17.
Antolatzaileak: Eskoriatza eta Aretxabaletako Udalak, UDA kirol elkartea, eta San Juan de Dios ospitalea.

Azaroak 30, asteazkena
Mahai-ingurua: ZEIN DA GURE SEME ALABEN OSASUN EGOERA?

Mahai honetan guraso ordezkariak eta ikastetxeetako ordezkariak gonbidatuko ditugu,  haurren inguruko diagnostiko bat egiteko, guraso zein ikastetxeek bizi dituzten egoerak eta dituzten kezkak partekatzeko, eta hezitzaile gisa duten eginkizuna balioesteko.

  • Gonbidatuak: Kurtzebarri eskola, Arizmendi ikastola eta Luis Ezeiza eskolako irakasle eta gurasoak.
  • Lekua: Eskoriatzako HUHEZI fakultatean
  • Ordua: 18:00
  • Hizkuntza: euskaraz

Abenduak 14 asteazkena
Mahai-ingurua: OSASUN MENTALA GAZTEEN ARTEAN

Saio honetan informazioa emango da haur eta gazteen sektorean ohikoenak diren arreta-eskariei buruz, adin-tarte horretan ikusten diren gabeziei buruz eta haiekin eta haien familiekin egiten den esku-hartze motari buruz.

Hori izanik errealitatea, Huheziko irakasleek hezitzaileen prestakuntza EKKO programan zertan datzan eta sortutako beharrei nola erantzun nahi zaien jakinaraziko dute.

  • Gonbidatuak: ONNA Psikologia, Fundación Jeiki eta Huhezi
  • Lekua: Aretxabaletako Komunikazio fakultatean
  • Ordua: 18:00
  • Hizkuntza: gazteleraz

Abenduak 15, osteguna
Mahai-ingurua: INDUSTRIA EREMUAN AURREIKUSTEN DEN ETORKIZUNEKO LANBIDE ESKARIA.

Ingurunean errotutako enpresak eta unibertsitatea dira eta izango dira gaur egun prestatzen eta hezten ari diren haur eta nerabeen hartzaileak.

Horregatik, eskatuko diegu etorkizunari begira dituzten aurreikuspenak azaltzeko, eta zein diren behar dituzten eta beharko dituzten profil profesionalak.

  • Gonbidatuak: enpresa munduko ordezkariak.
  • Lekua: Eskoriatzako HUHEZI fakultatean
  • Ordua: 18:00
  • Hizkuntza: euskaraz

Abenduak 20 asteartea.
Mahai-ingurua: KIROLAK HEZKUNTZA ETA BALIO TRANSMISIO ERAGILE GISA DUEN GARRANTZIA.

Gurasoei eta haurrei zuzendutako mahaia da. Helburua da balioan jartzea ohitura osasuntsuak izatea, konpromisoa, erantzukizuna, elkarlana eta zerbaiten parte dela sentitzea. Kirola, futbola adibidez, balio horien ispilu izan daiteke. Zenbait kirol talde ordezkatzen dituzten pertsonek azalduko dute nola lantzen diren balio horiek klubetan.

  • Gonbidatuak: Real Sociedad fundazioa, Atlhetic fundazioa, Eibar Fundazioa
  • Lekua: Aretxabaletako Komunikazio fakultatean
  • Hizkuntza: euskaraz

Hitzaldietan izena emateko HEMEN

Abenduak 16 ostirala eta 17 larunbata 
MUGIKORREN ETA SARE SOZIALEN HAUSNARKETAREN INGURUKO TAILERRA ETA  KIROL HITZORDUA 

LH5 eta LH6ko ikasleei eta euren gurasoei zuzenduta dagoen ekimena da.

Ostiralean, abenduaren 16an, Eskoriatzan haur eta gurasoekin talde dinamika bat egingo da, bertan,  mugikorren erabileraren inguruan, , sare sozialen erabileren inguruan, arituko dira besteak beste.

Saioa, informatika delituetan adituan de hizlari batekin hasiko da, haur eta gurasoak parte hartzeko.

  • Hitzaldia: 18:00etan
  • Lekua: Eskoriatzako Zaldibar Antzokian
  • Hizkuntza: gazteleraz
  • Dinamika: 19:00etan Kultur Etxean

Abenduak 17, larunbata
Kirol hitzordua Aretxabaletan

Aretxabaletako kiroldegian egingo da.

Izen ematea haur eta gurasoek batera egin beharko dute egitasmo honetan parte hartzeko. Petanka, erronka frogak , lokotxen froga… .

  • Ordua: 11:00-13:30
  • Lekua: Aretxabaletako kiroldegian
  • Izen ematea HEMEN