Hemen da aste berdea
2024 / 10 / 16 Urriaren  18tik  26ra  bitartean  Aste  Berdea  ospatuko  da  Eskoriatzan  bigarrengoz.  Iazko  esperientzia  oinarri,  Eskoriatzako  Udalak,  herriko  eragile  eta  hainbat  herritarrekin  elkarlanean  ingurumenarekin  lotutako  zenbait  ekintza  antolatu  ditu:
Urriaren  18tik  26ra  bitartean  Aste  Berdea  ospatuko  da  Eskoriatzan  bigarrengoz.  Iazko  esperientzia  oinarri,  Eskoriatzako  Udalak,  herriko  eragile  eta  hainbat  herritarrekin  elkarlanean  ingurumenarekin  lotutako  zenbait  ekintza  antolatu  ditu:
Urriaren 18an haurrei zuzendutako patin ikastaroa.
Patinetan ibiltzen ikasteko aukera izango dute 8 eta 11 urte bitarteko haurrek (LH3-LH6) Luis Ezeizakako kantxan. Aldiz, eguraldi txarra bada, frontoian egingo dute saioa. Ezinbestekoa da patinak eramatea.
Bi  ordutegi  izango  dira  aukeran  16:45-18:00  edo  18:00-19:15.  Doako  saioa  izango  da  eta  plazak  (20  partaide)  mugatuak  dira.  Izen  ematea  urriaren  16  arte  egin  daiteke  Tortolis  ludotekan.  Horretarako  hainbat  bide  daude:  arratsaldez  bertaratzea,  whtsapp-a  688601374  zenbakira  edo  emaila  tortolisludotekaeskoriatza@gmail.com
Plaza  kopurua  gainditzen  bada  zozketa  egingo  da  urriaren  17an.
  Urriaren  19an  Erreka  garbiketa  eta  estolda  apainketa
Urriaren  19an  Erreka  garbiketa  eta  estolda  apainketa
Partehartzaileak 11:00etan elkartuko dira herriko plazan eta elkartzen den jende kopuruaren arabera errekako eremu ezberdinetan banatuko dira. Ekimenak bailara ikuspegia izateaz gain, Deba erreka eta hori elikatzen duten erreka txikiagoen ezagutza eta naturarekin dugun harremanaren sendotzea ditu xede nagusiak; soilik ezagutzen dena zaintzen delako.
Gaztelekutik 11:30ean estoldak apaintzera aterako dira, sentsibilizazio mezuak marraztuko dituzte grafiti bidez.
Ondoren, bi ekintzetako partaideak hamaiketakoa egiteko batuko dira.
Urriaren 23an “Lurzoruaren garrantzia” hitzaldia.
Hizlaria Jakoba Errekondo. Agronomoa eta paisajista.
Urarekin  eta  airearekin  batera,  lurzorua  da  gizakiok  dugun  baliabide  preziatuena:  euskarri  fisikoa  izateaz  gain,  guretzat  eta  ekosistementzat  ezinbestekoak  diren  lehengai  eta  zerbitzuak  ematen   dizkigu.  Hitzaldi  honetan  Jakoba  Errekondorekin,  historian  zehar  lurzorua  nola  eta  zertarako  erabili  dugun  aztertuko  dugu.  Hitzaldian,  herritarren  zalantzak  eta  kontsultak  erantzuteko  tarte  bat  egongo  da.
dizkigu.  Hitzaldi  honetan  Jakoba  Errekondorekin,  historian  zehar  lurzorua  nola  eta  zertarako  erabili  dugun  aztertuko  dugu.  Hitzaldian,  herritarren  zalantzak  eta  kontsultak  erantzuteko  tarte  bat  egongo  da.
Urriaren 26an orientazioa familian.
Ibarraundi museotik abiatuta orientazio saio bat egingo da. Mapa eta brujula lagun, ibilbide bat burutu beharko dute partaideek begiralearen azalpenak jarraituz. Familiei zuzendutako saioa izango da, beraz, 6 urtetik 11 urte bitarterako haurrek heldu baten laguntzaz parte hartu dezakete. 12 urtetik gorakoek taldean edo familian parte har dezakete.
Ekintza hau egiteko brujula eramatea gomendatzen da.
Plaza kopurua (20 partaide) mugatua denez, beharrezkoa bada, zozketa egingo da urriaren 24an.
Ekintza  honetarako  izen-ematea  urriaren  23  arte  egin  daiteke  Tortolis  ludotekan.
Horretarako  hainbat  bide  daude:  arratsaldez  bertaratzea,  whtsapp-a  688601374  zenbakira  edo  emaila  tortolisludotekaeskoriatza@gmail.com
