Herri bazkarirako txartelak hartzeko azkeneko eguna
2019 / 06 / 25
Ekainaren 26a, asteazkena, izango da San Pedro jaietarako herri bazkariko txartelak erosteko azkeneko eguna.
Ostegun goizean, lehenengo orduan, tikeak jaso eta ez da erosteko aukerarik egongo.
Menuak:
- 17 urte arte: Makarroiak, hanburgesa, Izozkia.
Prezioa: 10 € - 18 urtetik gora: Patata-entsalada, saiheski errea, flana izozkiarekin.
Prezioa: 16 €
Edariak: Ura, freskagarriak, ardoa eta sagardoa (alkoholdun edariak 18 urtetik gorakoentzat)
Txartelak salgai: Goxotxiki (dagoeneko Inkernun ez dago tikerik)
Lekua erreserbatzeko: kultura@eskoriatza.eus edo whatsappa 650 49 51 66