Luzatu da herri bazkarirako txartelak erosteko epea
2016 / 06 / 23Joan zen astetik salgai daude, urtero bezala, uztailaren 1ean, Euskal Jaiaren egunean, 14:30ean, plazan, egingo den herri bazkarirako txartelak
Aurtengo menua honako hau izango da:
- Hegaluze entsalada.
- Patatak bakailaoarekin eta txirlekin.
- Saiheski errea.
- Txokolatezko bizkotxoa.
- Kupeleko sagardoa, ardoa, ura, kafea eta pattarra.
Menua bera da ume zein nagusientzat, baina prezioa ez:
- 14 urtera arte.- 10 €
- 14 urtetik gora.- 18 €
Txartelak Goxotxiki eta Inkernu tabernetan daude salgai, eta erosteko epea ekainaren 27ra arte luzatu da.
Bestalde, bazkarirako lekua gorde daiteke kultura@eskoriatza.eus helbidean, 943 71 46 88 telefonoan edo 650 49 51 66 whatsappean.