Herri kontsultan aurretiko botua emateko egun bat gehiago

2015 / 11 / 11

LogoaJakina denez, azaroaren 29an egingo da Eskoriatzan Hondakinak selektiboki biltzeko sistema aukeratzeko Herri Kontsulta, baina egun horretan botua eman ezin dutenek, aurretiko bozka emateko aukera izango dute.

Hasiera batean aurretiko bozka emateko egunak 2 baziren ere, hainbat herritarrek galdeketaren aurreko astean egun bat jartzeko eskaera egin dute eta eskaera horri erantzunez, Alkatea Erabakiz egun bat gehitu da. Beraz, hauek izango dira aurretiko bozka emateko egunak:

Egunak: Azaroaren 20a, 23a eta 24a.
Ordutegia: 9:00 – 14:30
Lekua: Udaletxean, idazkariaren bulegoa.