Herriko jaiak prestatzeko bilera

2016 / 04 / 08

SAM_3407Datorren astelehenean, apirilak 11, arratsaldeko 18:30ean, bilera irekia egingo da Kultur Etxean San Pedro jaietako egitaraua prestatzeko. Interesa duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute. Hau da aurtengo jaiak prestatzeko egiten den bigarren bilera, eta oraindik ere gauza asko erabakitzeko daude. Eskoriatzako Udalak herritarrak bileretan parte hartzera eta denon artean denon gustuko jaiak prestatzera animatu nahi ditu.

  • Bilera eguna: apirilak 11, astelehena
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Kultur Etxea (1. pisua)