Herritarrekin harremanak euskaraz bideratzeko errolda

2016 / 04 / 20

Eskoriatzako Udalak aspaldi hasi zuen euskararen erabilera arautu eta bultzatzeko ibilbidea, eta 2001. urteaz geroztik onartuta ditu Eskoriatzako udalean Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak. Baina oraingoan, udalak pauso bat aurrera egin eta euskara hutsezko harremana lehenetsi nahiko luke bere idatzizko harremanetan. Horretarako, hizkuntza errolda sortuko du eta errolda sortzeko, 18 urtetik gorako herritar bakoitzak egiten duen hizkuntza hautua ezagutu behar du. Errolda horrek helburu bikoitza izango luke:

  • Herritarren hizkuntza eskaeraren berri izatea eta udalaren jarduna herritarren eskaera horri egokitzea.
  • Herritar euskaldunak aktibatzea, ahalik eta herritar gehienekin harremana euskaraz izan dadin.

Nola  eta noiz erantzun

Etxeetara bidaliko dira eskutitz pertsonalizatuak eta horiek bete eta maiatzaren 13a baino lehen erantzun beharko dira. Erantzuteko modu desberdinak daude:

  • Erantzuna ON-LINE ematea webgune honetan.
  • Etxean bakoitzak jasotako gutunean X ipini eta leku hauetan jarritako kutxetan botatzea: udaletxean, museoan, kiroldegian, bibliotekan eta ikastetxeetan (Luis Ezeizako bi eraikinak, Jose Arana eta Almen)

txantxangorriaTxantxangorriaren kanpaina

Euskararen txantxangorria euskararen sinbolo berria da, euskararen aldeko jarrerarekin lotzen gaituena, euskaraz hitz egitera gonbidatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak, hiru aldundiek eta Eudelek deitutako kanpaina honekin bat egin du Eskoriatzako Udalak, eta bere eraikinetan ipini du txantxangorriaren irudia, eskoriatzarrak ere hartara animatzeko. Baina horrez gainera, herriko denda, taberna, elkarte, ikastetxe eta enpresak ere euren lokal eta eraikinetan txantxangorria jartzera gonbidatu nahi ditu.  Txantangorria  nahi dutenek udalari eskatu ahal izango diote, eta udalak dohainik bidaliko dizkie.

Eskaerak egiteko azkeneko eguna maiatzaren 5a izango da eta honela egin beharko da:

Ea denon artean ematen dizkiogun hegoak euskarari!!