Hiri hondakin solidoen jasoketaren errolda eta borondatez ordaintzeko epea

2021 / 04 / 16

Hiri hondakin solidoak jaso, garraiatu eta birrintzeagatiko 2021eko 1. seihilekoaren tasaren erroda jendaurrean jartzen da :

  •  Non: udaletxeko dirubilketa zerbitzuan.
  • Epea: 2021-04-15etik 2021-05-06ra

Borondatez ordaintzeko epea honako hau da: 2021-04-06tik 2021-05-07ra.

Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira epearen azken egunean, banketxe edo aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan.
Helbideratu gabeko ordainagiriak apirileko azken hamabost egunetan bidaliko dira, posta arruntez, zergadunaren helbide fiskalera, ordainketa egin dezan. Apirilaren 30erako agiri hori jaso ez bada, zordunak edo ordainketa egin nahi duen pertsonak udaletxeko dirubilketa zerbitzuan eskatu beharko du.

Gogoan izan edozein unetan helbideratu daitezkeela hurrengo ordainagiriak.

Borondatezko epea igarotakoan, betearazpen-aldia hasiko da, eta ordaindu ez diren kuotak errekarguarekin, berandutze-interesekin eta kostuekin kobratuko dira dagokion prozeduraren bidez.