Historias a bocados, igande honetan Marinen

2021 / 03 / 24

Joseba Arguiñano kazetari eta sukaldariak aurkezten duen saioa da “Historias a Bocados” programa, eta astero leku desberdin bat bisitatzen du, elkarrizketak egiten dituzte eta kasu askotan gastronomiarekin lotutako istorio pertsonalak ezagutzera ematen dituzte. Igandetan emititzen da eta Marin elizatean grabatutako programa emitituko dute igande honetan.

Hau ez da EITBko kamerek Eskoriatza bisitatzen duten lehen aldia, baina oraingoan marindarrak  izango dira Josebaren anfritrioi lanak egingo dituztenak.

“Historias a Bocados” Marinen, igande honetan, martxoak 28,  20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai.