Hitzaldia: arauak eta mugak familian

2022 / 04 / 20

Arauak eta mugak familian, nola ezarri era asertibo batean izango da Donna Apellanizek eskainiko duen hitzaldia apirilaren 27an kultur etxean arratsaldeko 6etan.

Haurren eta nerabeeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea, gurasoak hezkuntza gaitasunetan prestatuz.  Horixe da datorren astean Eskoriatzara iritsiko den Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Treba Gurasoak programaren helburuak.

Treba Gurasoak egitasmoak joan den ikasturtean abian jarritako Treba Gazteak izenburuko programa osatzen du.

Azken ekimen horren helburua gazteei emantzipazio prozesuan laguntzea eta ahalduntzea da, hainbat gairi buruzko hitzaldi, tailer eta ikastaroen bidez. Udalak bat egin du ekimenarekin, Luis Ezeiza eta Arizmendi Ikastolako laguntzarekin, baita bi ikastetxe horietako gurasoen elkarteenarekin ere.

Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa da Treba Gurasoak programa. Harreman afektibo osasuntsu, babesle eta egonkorrak sustatzeaz gain, errutinetan eta ohituretan egituratutako hezkuntza-ingurune bat sortzen du.

Aldi berean, egitasmo honekin estimulazioa, babesa eta ikasteko aukerak eskaini nahi dira, “haurren eta nerabeen lorpenak eta gaitasunak aitortuz, eta haien eguneroko bizitzan lagunduz”.

Eskoriatzan, zehazki, bi hitzaldi eskainiko dira.  Lehena, apirilaren 27koa, eta hurrengoa ekainaren 8an. Bigarren hau euskeraz izango da, eta bertan Donna Apellanizek emozioen garrantziaren inguruan hitzegingo du.

Hitzaldiak  irekiak izango dira eta parte hartzeko ez da izenik eman behar