Hitzaldia. Eraldaketa norberaren etxean hasten da
2018 / 04 / 13
Gauzak  ez  dira  aldatzen  gutariko  bakoitzak  aldaketa  txikiak  egiten  ez  baditu.  Horretarako,  norbera  bere  esparru  pribatutik  has  daiteke  gauza  batzuk  egiten:  aldaketak  egiten.
Hitzaldi honetan, batetik, Fiare banku etikoak zelan funtzionatzen duen azalduko digute; bestetik, Izarkom telekomunikazio operadorea ezagutzera emango zaigu; eta azkenik, Goienerreko ordezkariak, energia berriztagarrien gainean hitz egingo digu.
Hiru talde horietako ordezkariek, aldaketek ekar diezazkiguketen onura pertsonal nahiz kolektiboen berri emango digute, eta aldaketak zelan egin azalduko digute, erreza da eta!
- Izarkom: Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore kooperatiba
 - Fiare: banketxe etiko eta kooperatiboa
 - Goiener: Energia berriztagarriaren sorkuntza eta erosle kooperatiba.
 
Eguna: apirilak 17, asteartea
Ordua: 18:30
Lekua: Eskoriatzako kultur etxea
Hizkuntza: euskera
