Hizkuntzen erabilera datua Eskoriatzan
2017 / 04 / 11Eskoriatzako  Udalak  eskatuta  Soziolinguistika  Klusterrak  gidatutako  neurketa  egin  zuen  IXOTU  euskara  taldeak  2016.  urteko  irailean  eta  hauek  dira  Eskoriatzako  kaleetan  neurketa  egin  zen  garaian  jasotako  elkarrizketetan  entzun  zen  hizkuntzen  erabilerako  datuak (PDF):
Datu aipagarrienak
Euskararen erabileraren bilakaera positiboa eta goranzkoa da. Aipagarria da haurren erabilera trabatuta dagoela (%48 inguru), ez gora eta ez behera ez duela egin azken urteetan. Gazteen artean, berriz, euskararen erabilerak gora egin du, 2003an %48koa izanik 2016. urtekoa %56 ingurukoa da. Datu orokorren bilakaera honako hau izan da:


IXOTU taldekoek egindako moskeo kanpainako irudia
